Euskal mitologia

Euskal mitologiako izaki nagusiak:
Lurra, Eguzki Amandrea eta Ilargi Amandrea,
Mari, Atarrabi eta Mikelats,
herensugea eta zezengorria.

Euskal mitologia[1] Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da. Bertan nahasturik antzematen dira eragin kristauak zein paganoak. Zentzu paganoak "Europa zaharraren" elementuak ditu, Indoeuropar erlijio eta pentsamendua iritsi aurretikoak[2]. Erromatartzeak lehenengo, eta kristautzeak ondoren, zail egiten du baskoien garaitik etorritako mitologia bat denik ziurtatzea, nahiz eta iritsitako mito multzoak argi uzten duen ez direla indoeuroparren ereduarekin alderagarriak[3].

Antzinako euskaldunen erlijioak, neurri handi batean, ez zuen osorik iraun kristautasuna Euskal Herrira IV-XII. mendeetan iritsi ondoren, nahiz eta egungo sinesmen batzuk Paleolitotik etorri ahal diren[4]. Jatorrizko sinesmen-sistema horri buruz dakigunaren gehiengoa kondairen eta toponimoen azterketan eta praktikatutako erritu paganoen erreferentzia historikoetan oinarritzen da[5]. Sinesmen-sistema edo erlijio honen pertsonaia nagusia Mari da, leizeetako jainkozko, zerutik hegalari, ezaren eramaile[6][7], gainerako jeinuen agintaritzat hartzen dena[8][9]. Bere ezaugarriei adituta, Lurraren sinbolotzat hartzera jotzen da, hala honen pertsonifikazioa, beharbada[8][10]. Gainera, beste izaki eta leku mitologikoen ezaugarrietatik abiatuta, erlijio ktonikotzat joko litzateke, izaki gehiengoa lurrean edo haren azpian bizi direnez, zerua (ortzia) gehienetan jainkozkoak igarotzen diren korridore huts gisa ikusten baita. Lurra (Ama Lurra), izaki eta gizaki ororen bizilekua, Ilargi Amandrearen eta Eguzkiaren ama da halaber[11][12].

  1. "Euskal mitologia" erabiltzen da gehien bat Euskal Herriko mito eta kondairen multzoa izendatzeko, eta horrela darabilte besteak beste: Batzuetan "Euskal herriaren mitologia" erabili izan da (), baina herri = populu esanahiarekin.
  2. Gimbutas, Marija. (2021). Diosas y dioses de la vieja Europa, (7000-3500 a.C.). ISBN 978-84-18859-04-5. PMC 1313648785. (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  3. (Gaztelaniaz) Churruca, Joaquín Gorrochategui; Sádaba, José Luis Ramírez. (2013-11-10). «La religión de los Vascones. Una mirada comparativa. Concomitancias y diferencias con la de sus vecinos» Cuadernos de Arqueología de la Universidad de Navarra 21: 113–149. ISSN 2387-1814. (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).
  4. (Frantsesez) Julien d'Huy eta Jean-Loïc Le Quellec (2012) "Les Ihizi: et si un mythe basque remontait à la préhistoire?" Mythologie française, 246, 64-67 or.
  5. (Gaztelaniaz) «The Basque Mythology at the present time» Bizkaiko Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 17-04-2020).
  6. Mentxakatorre Odriozola, Jon. (2016-05-27). «Anbotoko Dama eta infernua. Aurrez sartu eta atzez irten» (pdf) Euskera (Euskaltzaidia) (Noiz kontsultatua: 17-04-2020).
  7. (Ingelesez) biltzaileak: Annette Lyn Williams [eta beste]. (2008). She is everywhere! Vol. 2 : an anthology of writing in womanist/feminist spirituality. iUniverse ISBN 978-0-595-46668-9. PMC 400004933. (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  8. a b Barandiaran, J. M.. (1996). Mitología Vasca. Donostia: Txertoa.
  9. (Ingelesez) Garagalza, Luis. (2022-01-26). «From Ama Lur to the Anthropocene and Back: The Earth in Basque Mythology» Philosophies 7 (1): 12.  doi:10.3390/philosophies7010012. ISSN 2409-9287. (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  10. Ortiz Oses, Andrés.. (2007). Euskal mitologia : izena duen guztia omen da = Mitología vasca : todo lo que tiene nombre es. (2. ed. argitaraldia) Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa ISBN 8471734885. PMC 932552771. (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  11. Hartsuaga. Eguzki Amandrea. Auñamendi Eusko Entziklopedia, Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  12. Lur Euskaltzaindiaren onomastikan.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search